Ternua
Wikipedia(e)tik
Ternuako arrantza kai txikia.
Ternua (ingelesez Newfoundland, frantsesez Terre-Neuve, irlanderaz Talamh an Éisc) Kanadako ekialdean dagoen uhartea da, Ipar Ozeano Atlantikoan eta Ternua eta Labrador izeneko probintzian kokatutakoa. 111.390 km2-ko azalera dauka eta 505.409 biztanle zituen 2006an.
Hiri nagusia St. John's da.
[aldatu] Euskaldunak Ternuan
Euskal arrantzaleak Ternua eta Quebec aldean ibili ziren baleak harrapaketan, bereziki XVI. eta XVII. mendeetan.
Ordutik, hango toponimian presentzia horren lekuko gordetzen dira gaur egun ere, hala nola: Nouvelle Biscaye, Île aux Basques, Port aux basques, Portutxoa (Port aux Choix), Baye Ederra (Bonne Baye), Aingura Txar (Ingunachoix), Barratxoa, Antton Portu, Opor Portu, Portu Txarra, Balea Handia, Amuitz, Miarritz edo Placentia.
